Itxi

Herriak eta Hiriak

Gabonak Gasteizen

Olentzero eta Mari Domingi 400 pertsonarekin batera helduko dira Gasteizera

EITB.EUS

Aurten, nobedade gisa, Olentzerorentzat eta Mari Domingirentzat txoko berezia prestatu dute, Uraren lorategi sekretuan, Florida parkean.

  • Olentzero Gasteizen aurreko bisita batean. Argazkia: EiTB.

    Olentzero Gasteizen aurreko bisita batean. Argazkia: EiTB.

Urtero bezala, gaur, abenduak 24, helduko da Olentzero Gasteizera, Mari Domingi eta 400 pertsona lagundu dituela. 10:00etan, Olentzero eta Mari Domingi Gasteizko Udaletxean hartu dituzte haurrak, eta arratsaldean, Gasteizko kaleetan zehar ibiliko dira.

Olentzeroren desfilea, ohi bezala, 18:00etan hasiko da, eta honako ibilbidea egingo du: Iparralde gizarte etxea, Legutianoko atea, Frantzia kalea, Bake kalea, Olagibel kalea, eta Espainia plazan amaituko da. Olentzerok eta Mari Domingik udaletxeko balkoi nagusitik agurtuko dituzte bertan daudenak, eta haren kanta abestuko dute gasteiztar guztien artean, 19:00etan.

Aurten, nobedade gisa, Olentzerorentzat eta Mari Domingirentzat txoko berezia prestatu dute, Uraren lorategi sekretuan, Florida parkean. Bertan, benetako neurrian egindako Olentzeroren eta Mari Domingiren irudiak daude, eta haurrek beren gutunak emateko postontzia dago.