Itxi

Herriak eta Hiriak

European Best Destination

Bilbo, 2018ko Europako bigarren helmuga turistiko onena

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bizkaiko hiriburura irabazletik (Wroclaw, Polonia) 1.300 botora baino ez da geratu.

  • Bilboko itsasadarra, Areatza eta Arriaga Antzokia. Argazkia: Jose Luis Cazallas Ruiz

    Bilboko itsasadarra, Areatza eta Arriaga Antzokia. Argazkia: Jose Luis Cazallas Ruiz

Bilbo bigarren izan da Europako helmuga turistiko onena (European Best Destination) hautatzeko bozketan. Dena dela, oso gertu izan du garaipena, irabazletik (Wroclaw, Polonia) 1.300 botora geratu baita.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak kanpaina abiatu zuten sare sozialetan, botoak lortzeko. Azkenean, 39.845 boz jaso ditu Bizkaiko hiriburuak, eta irabazleak, Wroclawek, aldiz, 41.148.

Hirugarren Colmar (Frantzia) izan da, 32.185 botorekin.

Besteak beste, Viena, Paris, Edinburgo, Bohinj (Eslovenia) eta Riga (Letonia) ere izan dira hautagai.

Antolatzaileek nabarmendu dute Bilbok "dinamismo ekonomikoa eta eraldatzeko gaitasuna" dituela: "Gero eta erakargarriagoa da bisitarientzat; Guggenheim Museoa, ikusgarria bera, eta Euskalduna Jauregia, hitzaldiak egiteko eta musikarako zentroa dena, Bilbo berriaren ikur bilakatu dira. Apurka-apurka, bere lekua ari da berreskuratzen, eta jendeari ari zaio itzultzen", azpimarratu dute.

Aurreko urteetan, ondorengo hiriek irabazi dute Best European Destination saria: Porto (2017an), Zadar (2016an) eta Bordele (2015ean).