Herriak eta Hiriak
Bizkaian
Zortzi lagun ospitaleratu behar izan dituzte, Gorlizen kea arnastu ostean
eitb.eus
Intoxikatuak Urdulizko Ospitalera eraman dituzte. Suhiltzaileek, berriz, ikerketa abiatu dute sutearen nondik norakoak argitzeko.
-
Etxebizitzaren egoera, sutearen ostean. Argazkia: Iker Salgado
Zortzi lagun ospitalera eraman behar izan dituzte gaur (asteartea) goizean, Gorlizen, Ondargane bideko lehen atariko etxebizitza batean, piztutako sute batean kea arnastu baitute.
Sutea 08:25ean piztu da etxebizitzako lehen pisuetako baten logela batean. Bizkaiko Suhiltzaileak bertaratu dira, eta ikerketa abiatu dute sutearen nondik norakoak argitzeko, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Sutearen ondorioz, zortzi lagunek kea arnastu dute, eta Urdulizko Ospitalera eraman dituzte.
Etxebizitzaren egoera, sutearen ostean. Argazkia: Iker Salgado
Suhiltzaileek 09:15ean itzali dute sua, eta etxebizitza aireratzen geratu dira.
Gorlizko #sutea amatatuta #Suhiltzaileak aireatzen
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) 17 de abril de 2018
Auzkideen laguntza ezinhobea eskertu, beraien etxeetan gordeta mantendunta, gure lana asko erraztu du eta biktimak ekidin ditu ¿¿
Etxebizitzaren egoera, sutearen ostean. Argazkia: Iker Salgado