eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

'Pirata arratoia', zinema aretoetan

EiTB.EUS

'Pirata arratoia' pelikula euskaraz ikusteko aukera izango da zinema aretoetan martxoaren 15etik aurrera. Aurretik, aurrestreinaldia egingo da martxoaren 10ean Lazkaon, HIRU3ko kideentzat.

0:20
'Pirata arratoia'

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, Pirata arratoia eta hazteko beste hainbat abentura pelikula euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara martxoaren 15ean. Aurten Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den hirugarren pelikula izango da.

Pirata arratoia bidelapur guztien gozozaleena da. Bere zaldiaren gainean, bidetik aurkitzen dituen bidaiarien janaria lapurtzen du. Baina egun batean hura baino maltzurragoa den norbaitekin gurutzatuko da.

Bada, nola lortu du tripontzi hutsa, eta gainera lapurra den arratoi pirata batek istorio honetako protagonista izatea? Hori egileak erantzun beharreko kontua da, Grufaloaren sortzaileak, alegia. Izaki ia mitologiko hari buruz bertsotan idatzitako ipuin ospetsu hartan, ez genekien munstro batez edo animalia zoragarri batez ari ginen. Eta oraingo hau ere Julia Donaldson dramaturgo eta haur-ipuinen idazlearen kontakizuna dugu.

Pirata arratoia pelikula, bestalde, hazteko abentura lantzen duten beste hiru fiilm laburrekin batera doa: Marrarik gabeko tigrea, Bi tranbia eta Kuap.

Jeroen Jaspaer da filmaren zuzendaria.

Aurrestreinaldia, HIRU3ko kideentzat

HIRU3 komunitateko kideek beste inork baino lehen ikusi ahalko dute Pirata arratoia eta hazteko beste hainbat abentura pelikula; izan ere, Lazkaon, Areria zinema aretoan, eskainiko dute honen aurrestreinaldia, euskaraz, martxoren 10ean.

Lortu aurrestreinaldira joateko sarrerak

Izan HIRU3 eta gozatu zinema-euskaraz!