eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Udazkeneko programazioa

Gozatu udazkeneko programazioaz, ETB3n

EiTB

'3 Ene Kantak' saioa, 'Dimitri', 'Kody Kapow' eta 'Ozeko lurraldean galduta' marrazki bizidun berriak, 'Kaixo Timmy'ren atal berriak, film luzeak eta abar izango dira ikugai ETB3n.

  • Udazkeneko programazioa

    Udazkeneko programazioa

Eskolako itzulerarekin batera, ETB3k marrazki bizidun berriak eskainiko ditu. '3 Ene Kantak' saioa, 'Dimitri', 'Ozeko lurraldean galduta' eta 'Kody Kapow' marrazkien estreinaldia eta 'Kaixo Timmy' marrazkien atal berriak izango dira haurrentzako udazkeneko programazioaren berrikuntza nabarmenenak. Horretaz gain, asteburuetan, film luzeak izango dira ikusgai, 15:30ean.

Marrazki bizidun berriak

Irailaren 9tik aurrera, 'Dimitri', 'Ozeko lurraldean galduta' eta 'Kody Kapow' marrazki bizidun berriak eskainiko ditu ETB3k egunero. Bestalde, 'Kaixo Timmy' marrazkien atal berriak egongo dira ikusgai hirugarren kanalean.

Horiez gain, marrazki bizidun hauek izango dira ikusgai egunean zehar: 'Raa Raa lehoi orrolaria', 'Globo etxaldea', 'Munki eta Trunk', 'Zuhaitz etxeko istorioak', 'Lakebottom kanpamentua', 'Yoko', 'Home', 'Doraemon', 'Pipi kaltzaluze', 'Rocket Monkeys', 'Pin kodea', 'Avatar' eta abar.

Marrazki bizidun berriak zein ordutan eskainiko diren jakiteko, ETB3ko programazioa ikusi.

'3 Ene Kantak'

'3 Ene Kantak’ saioa haurrei zuzendutako ETB3 telebista katean eta eitb.eus-en izango da ikusgai, astelehenetik ostiralera. Abestiak, dantzak eta esketxak, astero Euskal Herri osoko eskoletan grabatutako bideoklipak eta sorpresa ugari ekarriko ditu Ene Kantak taldeak ikasturte honetan. Goizeko programa 08:15ean, izango da; arratsaldekoa, berriz, 20:30ean.

Eduki horiek guztiak webgunean egongo dira ikusgai telebistan eskaini eta berehala.

Aplikazioan, webgunean eta Youtube kanalean ikusgai, noiznahi

Gogoratu HIRU3 aplikazioan eta webgunean ere badirela ETB3ko marrazki bizidunak eta '3 Ene Kantak', mugikorrean zein tabletean ikusteko. Badakizu, marrazki bizidun gogokoenak, azken nobedadeak zein kapitulu berriak modu erosoan, nahi duzun lekuan eta unean ikusteko, Hiru3 aplikazioa da zure aukera!

Aurtengo beste berritasunetako bat da Hiru Ene Kantak EiTB Youtube kanala. Bertan, '3 Ene Kantak' saioko eduki guztiak ikusteko aukera egongo da programa eman eta astebetera. Gainera, 'Go!azen', '3TXULO' eta '3zpa4' saioetako edukiak ikus daitezke dagoeneko. Harpidetu zaitez HIRU3 EiTB Youtube kanalean.

Film luzeak, asteburuetan

Udazkenean ere, haurrei zuzendutako euskarazko film luzeak eskainiko ditu ETB3k asteburuetan, larunbat eta igande bazkalostean, 15:30ean. Hurrengo filmak izango dira ikusgai:

- Irailak 28: Yugo eta Lala

- Irailak 29: Doraemon stand by me

- Urriak 5: Axel, heroi txikia

- Urriak 6: Ga'Hoole: zaintzaileen kondaira

- Urriak 12: Alfonbra magikoa

- Urriak 13: Koko, dragoi txikia

- Urriak 19: Felix untxia munduari bira

- Urriak 20: Doraemon txakurraren erresuman

- Urriak 26: Ramses, Egiptoko faraoi handia

- Urriak 27: Doraemon eta hego itsasoko piratak

- Azaroak 2: Titanic-en istorioa

- Azaroak 3: Jelly T

- Azaroak 9: Sinba txikia Munduko Futbol Kopan

- Azaroak 10: Albert

- Azaroak 16: Ongietorri berriro ere Pinotxo

- Azaroak 17: Itsasontziak erreskatean!

- Azaroak 23: Felix untxia eta denboraren makina

- Azaroak 24: Igelen erresuma

- Azaroak 30: Elurretako erregina

- Abenduak 1: Sagu eta Pagu

- Abenduak 7: Hiru hartzen ipuina

- Abenduak 8: Doraemon gladiadorea

- Abenduak 14: Sinba txikia New Yorken

- Abenduak 15: Doraemon stand by me

- Abenduak 21: Ahatetxo itsusiaren abentura harrigarriak

- Abenduak 22: Ga'Hoole: zaintzaileen kondaira

- Abenduak 28: Zikoñak

- Abenduak 29: The Lego Batman Movie