eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

''3 Ene Kantak''

Izaskun Zurutuza izango da "Handitan zer izan nahi duzu?" kantaren protagonista

EITB Media

Izaskun Zurutuza abesbatzako zuzendaria "3 Ene Kantak" programaren "Handitan zer esan nahi duzu?" abesti berrian dantzan eta kantuan ikusteko aukera izango dugu.

  • Izaskun Zurutuza

    Izaskun Zurutuza

“Handitan zer izan nahi duzu?” izango da “3 Ene Kantak” saioaren aste honetako abesti berria eta, bertan, Izaskun Zurutuza abesbatzako zuzendariak eta ahots irakasleak hartuko du parte. Musikaria kantuan eta dantzan zein ongi moldatzen den ikusteko aukera izango dute ikusleek. Bideoklipa, ostiraleko saioan, hilak 26, emitituko da ETB3n, 20:00etan, eta nonahi eta noiznahi 3 Klubaren euskarri digitaletan.

"3 Ene Kantak” programa, bestalde, Zarautzera, Photomuseum argazi eta zinema museora gerturatuko da. 1993ko irailean ateak zabaldu zituenetik, argazkigintzaren historia azaltzen du hiru gidalerroei jarraituz: lehena, argazkigintzaren garapen teknikoa; bigarrena, irudi fotografikoek komunikatzeko tresnatzat duten balioa; eta hirugarrena, argazkigintza arte alorrean. 2006 ezkeroztik erakusketa iraunkorra zinemagintzaren hastapena jorratzen duten material interesgarriekin osatu da.

"3 Ene Kantak" saioa, astelehenetik ostiralera, goizeko 08:15ean eta arratsaldeko 20:00etan izaten da ikusgai, ETB3n eta eitb.eus-en.