3kluba
Zinema Euskaraz
"Maya Erlea: urrezko esfera", maiatzaren 28tik aurrera, zinemetan
EITB MEDIA
"Maya Erlea: urrezko esfera" estreinatuko da maiatzaren 28an Zinema Euskaraz programaren baitan. Estreinaldiaren harira, zozketak antolatu ditu 3 klubak.


Maya Erlea: urrezko esfera filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara, maiatzaren 28an, Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker. Film hau izango da 2021ean Zinema Euskarazen baitan estreinatuko den bosgarren luzemetraia.
Maya Erleak eta bere lagunik onenak, Willik, printzesa inurria erreskatatuko dute, eta intsektuen arteko gudu epiko batean murgilduko dira; mundu ezezagunetara eramango dituena eta bi erleen adiskidetasuna probatuko duena.
Noel Cleary da filmaren zuzendaria.
Zozketak, 3 klubeko kideentzat
Filma ikusteko aukera emango diegu 3 klubeko kideei, 14 sarrera bikoitz zozkatu baititugu film luzea aurretik adostutako zinema-aretoetan ikusteko. Irabazleen zerrenda.
Bestalde, Maya Erlea: urrezko esferaren estreinaldiaren harira, filmaren 10 opari-sorta zozkatu ditu 3 klubak kideen artean. Sorta bakoitza Maya Erlearen panpinak, katiluak eta bi musukok osatzen dute. Zorionak irabazleei!