eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ARGIREN ERRONKA

Rita Irazabalek irabazi du "3 Ene Kantak"en kamiseta!

EITB MEDIA

Argik botatako erronka onartu eta landare haragijalea marraztu dute 3 klubeko kideek. Saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaileen artean. Aste honetan, eskulan desafioa egin beharko dute kideek.

  • Rita Irazabalek marraztutako landare haragijalea

    Rita Irazabalek marraztutako landare haragijalea

Argik erronka bota die 3 klubeko kideei. Landare haragikalea marraztea izan da azken asteko desafioa, eta 3 klubeko kideek onartu egin dute. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaile guztien artean, eta Rita Irazabal izan da irabazlea. Zorionak!

Jaso ditugun marrazki guztiak 3 klubaren webgunean daude ikusgai. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

Gogoan izan astero erronka bat botako diela Argik 3 klubeko kideei, eta "3 Ene Kantak"en kamiseta zozkatuko dugula parte hartzen duten 3 klubeko kideen artean!

Eskulan erronka

Datozen egunetan, eskulan erronka egin beharko dute kideek. "Zuk zeuk egin" atalean landare ontzi zintzilikaria egin dute, eta zeurea egitera animatzen zaitu Argik.

Orain, zure txanda da! Jarraitu bideoan emandako pausoei, atera argazkia margolanari eta "3 Ene Kantak" atariko 'Bereziak' orrira jo; hortxe duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Animatu eta parte hartu! Kamiseta bat irabaz dezakezu!