eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

Egin landare ontzi zintzilikaria eta irabazi "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta!

EITB MEDIA

Aste honetan, eskulan erronka onartu behar duzu. Atera argazkia egindakoari eta igo webgunera. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta irabaz dezakezu. Animatu eta parte hartu!

  • Argiren erronka

    Argiren erronka

"Argiren erronka" lehiaketa jarri du martxan 3 klubak, klubeko bazkideak lanean jartzeko! "3 Ene Kantak" saioaren "Zuk zeuk egin" atalean, besteak beste, eskulanak, esperimentuak eta marrazkiak egongo dira astero. Argi astero saiatuko da jarduera bat egiten, eta, egun horretan bertan, erronka joko dizu aste horretako lana hobetu dezazun.

Aste honetan, eskulan erronka onartu beharko duzu. Landare ontzi zintzilikaria egin dute "Zuk zeuk egin" atalean. Argi ere hasi da berea lantzen, eta 3 klubeko kideak ere euren landare ontzi zintzilikariak egitera animatu ditu.

Argik erronka bota dizu, eta orain zure txanda da! Bideoan dituzu jarraitu beharreko pausoak. Horretarako plastikozko botila, egurrezko eraztunak, bridak eta sokak behar dituzu. Sortu zeure eskulana eta atera argazkia. Ondoren, "3 Ene Kantak" atariko "Bereziak" orrira jo; hor duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Parte hartzen duzuen guztion artean, "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatuko dugu astero. Animatu eta parte hartu!

Gogoratu parte hartzeko beharrezkoa dela 3 klubeko kide izatea. Oraindik ez bazara bazkide, egon lasai, oso erraza da eta! Kideentzako guneko "kide egin" atalean sartu, eta bertan eskatzen dizkizuten datuak eman behar dituzu.

Landare haragijalea erronkaren irabazlea

Joan den astean, margolan erronka bota zuen Argik. 3 klubeko kideek onartu egin zuten desafioa, eta "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaileen artean. Rita irazabal izan da irabazlea. Zorionak!

Jaso ditugun marrazki guztiak 3 klubaren webgunean daude ikusgai. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!