3kluba
ABANTAILAK
Nola eskuratu dezaket BBK Karpin Faunara doan joateko gonbidapena?
EITB MEDIA
3 klubeko kideek BBK Karpin Faunara doan joateko aukera izango dute. Sarreren erreserba, gutxienez, 72 orduko aurrerapenarekin egin beharko da museoaren webgunean.
-
BBK Karpin Fauna
Aurten ere, hainbat gunetara doan joateko aukera izango dute 3 klubeko kideek, EITBk Urdaibai Bird Center-ekin, Itsasmuseum Bilbaorekin, Pozalaguako kobarekin, Hontza museoarekin eta BBK Karpin Faunarekin berritu dituen akordioei esker.
BBK Karpin Faunako sarrera doan eskuratzeko modua aldatu da, eta, horrenbestez, sarreren erreserba, gutxienez, 72 orduko aurrerapenarekin egin beharko da museoaren webgunean.
Lehendabizi, bazkidearekin doan helduak edo gurasoak erosi beharko du sarrera online, BBK Karpin Faunaren webgunean. Ondoren, PDF bat jasoko du sarrerekin. Helduak edo gurasoak mezu bat bidali beharko du infokarpin@gmail.com helbidera haurraren bazkide zenbakia adieraziz, eta mezuak PDFa atxiki beharko du. Modu horretan, Karpinek kide bakoitzaren gonbidapenak bidaliko ditu.
Kontuan izan gune bakoitzera joateko sarrera bakarra jasoko dutela kideek opari. 3 klubeko kide bazara, eta ez badituzu zure kupoiak jaso, jarri harremanetan 3 klubarekin 3kluba@eitb.eus helbide elektronikora idatzita. Eskaintza guztiek 2022ko abenduaren 31ra arte balio dute.