Gaztea

Jaialdiak

Lola Indigo, Sofia Ellar, Idoia eta Marlena ere Donostia Festibalean izango dira

B. F. | EITB Media

Irailaren 16tik 18ra ospatuko da aurtengo edizioa, Donostiako Hipodromoan. Bonuak salgai daude dagoeneko eta eguneko sarrerak ekainaren 6an izango dira eskuragarri.

  • Lola Indigo

    Lola Indigo. Argazkia: @lolaindigo

Donostia Festibalak lau izen berri iragarri ditu 2022ko ediziorako: Lola Indigo, Sofia Ellar, Idoia eta Marlena ere Hipodromoko oholtzara igoko dira, aurretik iragarritako artistekin batera.

Artista berriak ezagutzera emateaz gain, musikari bakoitza zein egunetan arituko den argitu dute. Hala, ostiralean Lola Indigo, Nil Moliner, MARLON, Stay Homas, Nøgen, Bengo eta Andrea Santiagok osatuko dute kartela.

Larunbatean, Melendi, Sofia Ellar, Marlena, Idoia, Veintiuno, Arnau Griso eta Bulegok eskainiko dituzte zuzenekoak.

Jaialdiko bonuak salgai daude dagoeneko, Donostia Festibalaren webgunean, 38 euroren truke (eskaintza berezia, ekainaren 10era arte). Eguneko sarrerak, aldiz, ekainaren 6an izango dira eskuragarri, 30 euroan.