11:13

Gaztea

Jaialdiak

Melendi, Nil Moliner, Arnau Griso, Nøgen eta Bulego, 2022ko Donostia Festibalean

Agentziak | EITB Media

Irailaren 16an eta 17an izango da aurtengo edizioa, Donostiako Hipodromoan. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

  • Nil Moliner

    Nil Moliner. Argazkia: @nilmoliner

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Donostia Festibalak aurtengo edizioko lehen izen nagusiak iragarri ditu: Melendi, Nil Moliner, Arnau Griso, Nøgen, Bulego eta Stay Homas. Jaialdia irailaren 16an eta 17an egingo da, Donostiako Hipodromoan.

Festibaleko antolatzaileek ohar bidez jakinarazi dutenez, aurten "jaialdiaren erregistro estilistikoa irauli" nahi dute iragarritako lehen izenekin, Estatu mailako "pop-rock munduko musikari garrantzitsuenak" gonbidatuz.

Kartelburuez gain, beste hainbat izen publikatu ditu Donostia Festibalak: Bengo artista oiartzuarra, Andrea Santiago bakarlari iruindarra, Veintiuno laukote faztea, MARLON eta Eric Blanch.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 38 euroan, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean