Itxi

telebista

Gabonak 2025

"Vaya Semanita"ren umorea protagonista, Gabon gaueko ETB2ko programazioan

EITB Media

Eguberri egunean "20.000 especies de abejas" filma izango da ikusgai 'La Noche de…' saio bereziaren barruan.

  • "Vaya Semanita"ren esketxa

    "Vaya Semanita"ren esketxa

Umorea izango du ardatz ETB2ko programazioak Gabon gauean, "Vaya Semanita"ko lantaldearen eskutik. Denboraldi berria estreinatzearekin batera, programaren klasikoen bildumarekin gozatu ahal izango dugu. Esketx berrietan, betiko aurpegiei —Miriam Cabeza, Nerea Garmendia, Andoni Agirregomezkorta, Maribel Salas, Javi Antón eta Diego Perez— eta gainerako taldekideei bi pertsonaia berri batuko zaizkie: Los Voxeadores, Pelayok eta Boscok osatutako bikote oso berezia, mundua eta batez ere politika ikusteko modu propioa azaltzeko prest datozenak. 

Eguberri egunean, "La Noche de…" saio bereziaren barruan, EITBren parte hartzea duen 20.000 especies de abejas pelikula arrakastatsu eta saritua ikusteko aukera izango dugu. Emanaldiaren aurretik, zuzendariarekin izango dira, Estibaliz Urresolarekin, filmazioaren sekretuak eta beste hainbat kontu ezagutzeko. Sara Gandarak aurkeztutako saioak bi erreportaje hauek emango ditu: adin txikiko aktoreekin nola lan egiten den eta Eguberri giroko filmetako bitxikeriak.