Itxi

telebista

Denboraldi berria

Julian Iantzi "El Conquis"eko abenturara itzuliko da urtarrilaren 12an, edizio berrian

EITB Media

Azken asteotan entzun dugun txistu-hotsaren jabea da Julian; aurkezle lanak egingo ditu Patxi Alonsorekin eta Lur Errekondorekin batera realityaren 22. denboraldian. Alabaina, bigarren sorpresa bat argitzeke dago oraindik.

  • Lur Errekondo, Julian Iantzik eta Patxi Alonso gidatuko dute aurtengo abentura

    Lur Errekondo, Julian Iantzik eta Patxi Alonso gidatuko dute aurtengo abentura

Datorren astelehenean, urtarrilaren 12an, estreinatuko da ETB2n "El Conquistador", reality showen generoan erreferente den saioa. Ohi denez, publikoaren artean emozioa eta jakin-mina pizteko asmoz, hainbat sorpresa prestatu dituzte, eta pixkanaka argitzen joango dira. Hala, badakigu norena den azken asteotan Patxi Alonsori eta Lur Errekondori dei egin dien txistu-hotsa: Julian Iantzirena. Aurkezle nafarraren itzulerarekin, hiru gidari izango ditu biziraupen-abenturaren 22. edizioak. 

Muturreko proben eta momentu ahaztezinen lekuko izango dira berriz ere Los Haitiseseko oihana eta paraje ikusgarriak. Julianek bertatik bertara ezagutzen ditu programaren xehetasun guztiak, eta berezkoak dituen pasioarekin eta energiarekin egingo ditu gidari lanak, Patxirekin eta Lurrekin batera. Aurkezle talde sendoa osatuko dute hirurek, bakoitza bere izaerarekin eta esperientziarekin. Lehiakideen bidelagun izango dira erronka bakoitzean eta une zirraragarriak biziko dituzte guztiek batera. 

Bestalde, abentura bikoitza izango dela ere aipatu dute Patxik eta Lurrek saioaren promozio bideoan. Zer esan nahi ote du horrek? Urtarrilaren 12an Patxi Alonsok eta Lur Errekondok gidatuko duten lehen galan argituko da bigarren sorpresa hori.