Itxi

telebista

Denboraldi berria

Umorerik onena eta pertsonaia berriak, "Vaya Semanita"ren denboraldi berrian

EITB Media

Gabonetako emanaldi berezien ostean, ostegun gauero izango dugu ikusgai saioa ETB2n. Aktualitatearekin loturiko esketxekin batera, ezohiko egoerak mahaigaineratuko dituzte, ohiko ikuspuntu zirikatzailearekin.

  • "Vaya Semanita"ko aktoreak

    "Vaya Semanita"ko aktoreak

Gabon eta Urte Zahar gauetako emanaldi berezien ostean, "Vaya Semanita"k denboraldi berriari ekingo dio ostegun honetan ETB2n, umorerik onenarekin eta pertsonaia berriekin. Betiko aurpegiei —Miriam Cabeza, Nerea Garmendia, Andoni Agirregomezkorta, Maribel Salas, Javi Anton eta Diego Perez— eta gainerako taldekideei bi lagun berri batuko zaizkie: Los Voxeadores, Pelayok eta Boscok osatutako bikote oso berezia, mundua eta batez ere politika ikusteko modu propioa azaltzeko prest datozenak. 

Aktualitateak garrantzi handia izango du saioan, baina ezohiko egoerak ere mahaigaineratuko dituzte, ohiko ikuspuntu zirikatzailearekin eta "Vaya Semanita"k berezkoa duen izpirituarekin: Hobe da barre egitea negar egitea baino. 

"Vaya Semanita", ostegun gauero, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.