Itxi

telebista

Zinema

'Zipi eta Zape eta kanikaren kluba' filma, gaur gauean, ETB1en

Komikiaren historiako biki maitatuenen eta bihurrienen abentura dibertigarria izango da ikusgai.

0:17

Zipi eta Zape eta kanikaren kluba filma izango da ikusgai gaur gauean ETB1en. Jose Escobarrek sortutako komiki-pertsonaien abenturetan oinarritu da Oskar Santos zinemagilea film hau egiteko. Raul Rivas eta Daniel Cerezo dira komikiko biki bihurrienen azalean sartu diren aktore gazteak.

Jokoak debekatuta dituen Esperanza ikastetxean sartu dituzte Zipi eta Zape biki bihurriak. Kanikaren Kluba sortuko dute han, nagusien agintea desafiatuko duen haur-erresistentzia, alegia. Ikastetxearen sekretu misteriotsua aurkituko dute Zipik, Zapek eta klubeko gainerako kideek, euren adimenari, adoreari eta laguntasunean duten fedeari esker, eta euren bizitzetako abenturarik zirraragarrienak biziko dituzte elkarrekin.

22:15ean hasiko da Zipi eta Zape eta kanikaren kluba pelikula, gaur gauean, ETB1en.