Minutuz-minutu
22:30, ETB2 eta eitb.eus
Gobernua eratzeko balizko itunak hizpide, gaur, 'Minuto a Minuto'n
A.H. | EITB
Juan Carlos Etxeberriak gidatzen duen saioak, gainera, Amaia Izko Sortuko bozeramailea izango du gonbidatu, ezker abertzaleak EPPK taldeari egindako deiaz hitz egiteko.
Erregeak Pedro Sanchez sozialistari gobernua eratzeko enkargua eman ondoren, 'Minuto a Minuto' saioak gertutik jarraituko du alderdien artean egingo diren bilerak eta balizko itunak, Juan Carlos Etxeberriak aurkeztuta.
Gainera, mota horietako negoziazioak korapilatsuak direla erakusteko eta ezinezkoak ziruditen hitzarmenen aurrekariak egon badaudela gogoratzeko, Iñaki Anasagasti (EAJ/PNV) eta Ramon Rabanera (PP) politikariak platoan izango dira aurrez aurre. Besteak beste, Aznar presidentearen inbestidura posible egin zuen akordioaren inguruan arituko dira.
Horrez gain, Amaia Izko Sortuko bozeramailea ezker abertzaleak EPPK (Euskal Preso Politikoen Kolektiboa) taldeari egindako deiaren inguruan arituko da. Asier Sanchezek, berriz, Joseba Azkarraga Sareko kidea elkarrizketatuko du gai honen inguruan, eta Harrera kolektiboak presoen birgizarteratze prozesuan burutzen duen lana ezagutuko du.
Horien inguruan hitz egiteko, honako solaskideak bilduko dira mahaiaren inguruan: Josep-Luis Carod Rovira ERCko burukide ohia, Xabier Gurrutxaga abokatu eta analista politikoa, eta Begoña Beristain (Onda Vasca), Iñaki Iriondo (Gara) eta Ibon Uria (InfoLibre) kazetariak.
'Minuto a Minuto' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
us-en.
