Itxi

telebista

Gaur, 'Conquis' saioan

Amazonasko zomorroak jaten, Tronkoala jokoa ahazteko xedez

A.E.|EiTB

Pirañak eta anakondak lehian arituko dira gaur, kanpamentu aberatsa lortzeko eta txiroaren eskasiak ekiditeko.

Joan den asteko immunitatearen jokoan izandako porrotari aurre egiteko aukera berri bat izango dute gaur pirañek, Peio Ruiz Cabestany kapitainak gidatzen duen taldeak. Aitorrek eta Naiak saioa utzi zuten, eta kapitainak berak eta Rikik kolpe ugari jaso zituzten Tronkoala joko gogorrean.

Erronka berria ez da fisikoa izango, psikologikoa baizik, eta zomorroak jan beharko dituzte. Pirañak eta anakondak lehian arituko dira erronka gastronomiko bitxi horretan, kanpamentu aberatsa lortzeko, eta txiroaren eskasiak ekiditeko. Patxi Salinasek argi utziko du taldekideen artean: zomorroak jaten ez dituenak izendapena jaso dezake zuzenean.

'El Conquistador del Amazonas' astelehenetan izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 'Eguraldia' saioaren ostean, 22:30etik aurrera.