telebista
00:35ean ETB1en
Pisu astuneko munduko txapelketa, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H. | EITB
Horrez gain, Antonio Margarito garai bateko txapeldun mexikarrak boxeora itzultzea erabaki duenez, haren ibilbidea errepasatuko du saioak.
Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioari hasiera emateko, Ruslan Khagaev eta Francesco Pianeta boxeolarien arteko munduko pisu astunen txapelketa eskainiko du ETB1ek. Chagaev errusiarra gaur egungo txapeldunetako bat da: 33 borrokaldi irabazi ditu, bi galdu eta bat berdindu. Pianeta alemaniarrak 31 irabazi ditu, bat galdu eta beste bat berdindu. 2013an, Vladimir Klitxkoren aurka jokatu zuen Munduko Txapelketa.
Borrokaldi honen ondoren, Antonio Margaritori buruz arituko dira. Izan ere, garai bateko txapeldun mexikarrak itzultzea erabaki du, eta 2011n Miguel Cottoren aurka egin zuen azken neurketa gogoratuko du saioak.
Amaitzeko, pisu arineko Munduko Txapelketa eskainiko du 'Boxeo Izarrak'ek: Kevin Mitchell eta Ismael Barroso, aurrez aurre. Mitchell britainiarrak hiru ahalegin egin ditu orain arte munduko titulua eskuratzeko, baina kale egin du denetan. Barroso venezuelarrarentzat hauxe da lehen aukera.
'Boxeo Izarrak' ostiral gauean izaten da ikusgai, 00:35etik aurrera, ETB1en.

