telebista
22:30ean
'Un amigo para Frank' filma estreinatuko du gaur 'La noche de…'k
A.E.| EiTB
Angelina Jolie astearteko protagonistetako bat izango da.
-
Felix Linaresek aurkezten du saioa
Gaur gauean, Un amigo para Frank filma estreinatuko du telebistan 'La Noche de…' saioak. Filma etorkizun hurbilean dago girotuta eta bertan robotekin elkar bizitzera ohituta daude gizakiak. Frank Langella, Susan Sarandon, Liv Tyler eta James Marsden-ek osatzeko dute filmeko aktore nagusi taldea.
Horrez gain, Angelina Jolie izango da Le gusta/No le gusta tartearen protagonista. Kausa humanitarioetan laguntzeagatik nabarmentzen den aktorea hobe ezagutzekoa aukera izango dugu atal honetan.
También somos humanos sailean, berriz, haur eta nerabezaroan arrakasta izan zuten aktore batzuen heldutasunerako urratsa erakutsiko du. Bilakaera honetan sorpresa bat baino gehiago emango digu erreportajeak.
Azkenik, Supermal tartean, superheroien filmetan izaten diren okerrak erakutsiko dituzte.
'La Noche De…' 22:30ean izaten da ikusgai ETB2n.
ETB2n.