Itxi

telebista

22:25ean

'Hollywood: Departamento de homicidios' pelikula, gaur gauean, ETB2n

Harrison Ford, Josh Hartnett eta Lena Olin ditu protagonista, Ron Sheltonek zuzentzen duen film estatubatuarra.

Gaur gauean, Hollywood: Departamento de homicidios (Hollywood Homicide) pelikula estatubatuarra eskainiko du Euskal Telebistako bigarren kateak. Akzioa eta komedia uztartzen dituen film honek Ron Sheltonek zuzendu du, eta Harrison Ford, Josh Hartnett eta Lena Olin ditu protagonista.

Joe Gavilan (Harrison Ford) arazo pertsonalak dituen detektibe beteranoak, eta K.C. Calden (Josh Hartnett) aktorea izan nahi duen polizia gazteak, rapero talde baten hilketa anizkuna ikertzen ari dira. Ikerketek bidea hartuko dute industria musikaleko kasua ebazteko eta erruduna harrapatzeko helburuarekin.

Hollywood: Departamento de homicidios pelikula gaur izango da ikusgai, 22:25ean, ETB2n.