Itxi

telebista

ETB1en eta online

Euskal Herriko Itzuliko 4. etapa, gaur arratsaldean, zuzenean

A.A. | EiTB

Iluntzean Euroligako Brose Baskets Bamberg-Laboral Kutxa saskibaloi partida eskainiko da.

15:00etan hasiko da Lesaka eta Orio artean jokatuko den Euskal Herriko Itzuliaren 4. etaparen emankizuna ETB1en eta eitb.eus-en ostegun honetan. Ohi denez, Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak helmugatik egingo dute kontakizuna, eta Alfontso Arroiok errepidean gertatzen denaren berri emango du mototik.

Etapa ikusgarria espero da. Lesakatik abiatu eta 29. kilometroan Jaizkibelgo gaina (1.) igaro beharko dute txirrindulariek. Hirugarren mailako Arkaletik pasa ostean, lehen aldiz igoko dute Aiako malda zorrotza. 131. kilometroan Garateko gaina (2.) pasako dute eta ondoren birritan aurre egin beharko diote Aiako aldapari. Helmuga Orioko hondartzan izango dute.

Bestalde, 20:00etan Euroligako Brose Baskets Bamberg-Laboral Kutxa norgehiagoka eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Asier Aranguren eta Josean Aldalur izango dira esatariak.

dira esatariak.