Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Txapela ate nagusitik sartuko da 'El Conquis' debatera; Sofi, txikitik

Anakonden taktikaz hitz egingo du portugaldarrak, eta baita Ainarak eta Igorrek horrenbeste pirañen artean jasan beharko dutenaz ere. Hurrengo jokoan binaka lehiatuko dira eta horren berri izango dugu

Txapela, dueluan galduta lehiatik kanporatu ondoren, gaurko saioan protagonista izango da. Anakonden taktikaren berri emango digu portugaldarrak, eta baita Ainarak zein Igorrek horrenbeste lehiakide 'berde' artean jasn beharko dutenaren berri ere. Halaber, abenturan bizi izandakoak errepasatuko ditu Txapelak, eta 'El Conquistador del Amazonas' saioan izandako une onenak gogoratuko ditu.

'El Conquis' debateko beste protagonista handia Sofi izango da aste honetan. Egoera pribilegiatuan zela utzi zuen Nafarrak kanpamentua, azkenera iristeko atal gutxi falta direla, eta saioaren izaerari traizio eginda. Sofik, gainera, anakondek eragindako giro txarra jarri zuen abenturatik joateko aitzakia gisa, eta Patxik sutsuki erantzungo dio iruñarraren salaketei.

Bost bikote hurrengo jokoan lehiatzeko

Bestetik, datorren asteko jokoaren nondik norakoak ere ezagutuko ditugu, eta ikusiko dugu zer nolako giroa sortuko den, izan ere, lehiakideak bikoteka antolatu beharko dira jokoan aritzeko. Igorrek ez du alferrik galduko anakondei egurra emateko aukera, eta hori gutxi balitz, beste behin ere gorilaz jantziko da.

Aste honetako adituen taldean honako hauek izango dira iritzia ematen: Isa Landa, Gotzon Mantuliz, Peio Ruiz Cabestany, David Seco, Arantza Garzes, Eneko Van Horenbeke eta Olatz Gorospe. Horretz guztiaz gain, asterko tuit onena ere aukeratuko da, lehiakide gogokoena izateko lehiatik kanpo geldituko diren parte hartzaileen izenak ere ezagutuko ditugu eta baita gogokoenaren alde botoa emateagatik, Ternua produktuen aste honetako irabazlea nor den ere.

'El Conquis', asteazkenetan ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea