telebista
Gaur gauean
Asier Illarramendi, 'Todos Los Apellidos Vascos' saioko protagonista
A.E. | EiTB
Futbolariaren jatorrian eta bere arbasoen historian barrena murgilduko da Olga Zabalgogeaskoak aurkezten duen saioak.
'Todos Los Apellidos Vascos' saioan, Asier Illarramendi futbolariaren hainbat sekretu ezagutuko ditugu gaur, Olga Zabalgogeaskoaren eskutik.
Beste hainbat gauzaren artean, 2013ko udan Real Madrilen jokatzeko Florentino Perezen deia jaso zuen unea nolakoa izan zen kontatuko digu Illarremendik. Baina, nola hartu zuen bere familiak fitxaketa? Ronaldoren kluba, luxuzko autoak, jai esklusiboak, supermodeloak... Bai guraso, bai amamarentzat gogorra zen Asier etxetik urrun izatea. Hain zuzen ere, jokalari txuriurdinaren alde ezkutu eta pribatuena ezagutuko dugu bere aita, anaia, aitite Baltazar eta Karmele amamaren ahoetatik.
Garai batean Athleticek egin zion fitxaketa proposamena ere hizpide izango da saioan. Zentzu honetan, Illarramendik Realean egindako ibilbidearen errepasoa eging du Gorka Elustondo jokalari zurigorriak.
Behin ikerketa eginda, Juanma Gonzalez Cembellinek bere ondorioen berri emango dio Asierri. Zer kontatuko dio saioak?
Atzerrira, indarrez joan behar izan zuen Nicasio Andonegi birraitona abertzaleak eta hemen utzi behar izan zituen gehien maitatzen zuena: emaztea eta seme-alabak. Gerra zibilean hainbat euskaldunek bizi izan zutena entzungo dugu aditu baten eskutik.
Mutrikuarra izanda, Asierrek ahaide arrantzaleak ditu, jakina. Pirata kontuak tarteko, Hornos lurmuturra zeharkatu zuen senidea du Realeko jokalariak. .
Azkenik, zein da Illarramenditarren sorburua? Mutrikutik ez ezik, Debatik, Zestoatik, Aiatik ere igaro ziren bere arbasoak. Baina, denak ibili ote ziren Gipuzkoatik? Bizkaian ez ote du ahaiderik? Sorpresaren bat edo beste ekarriko dio Andonegi abizenak. Beharbada, Athleticen jokatzeko argudioren bat aurkituko du Illarramendik oraingoan.
'Todos Los Apellidos Vascos' gaur eskainiko da 22:30ean, ETB2n.