Itxi

telebista

Zuzenean

Buruz Buruko Txapelketako hiru partida Bergaratik, gaur, ETB1en

A.A. | EiTB

Pilota emankizuna 22:00etan hasiko da, eta ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.

Bergarako pilotalekutik eskainiko da 'ETB Kantxa' saioa gaur, 22:00etatik aurrera. Buruz Buruko Txapelketako hiru norgehiagoka jokatuko dira: Promozioko bi, Merino-Arteaga II eta Tainta-Irusta, eta lehen mailako bat, Rezusta-Artola. Azken hau izango da jaialdiko partida nagusia.

Emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Xabier Anduezak egingo dute kontakizuna.

una.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista