Itxi

telebista

09:00etan ETB1en

Xabier Ortueta AFMko zuzendari nagusia, gaur, 'Egun On Euskadi'n

A.A. | EiTB

Makina-erreminta sektoreko enpresen elkarteko burua hartuko du Estepan Aldamiz-Etxebarriak.

Makina-erreminta sektorearen jarduera izango dute aztergai gaur goizean 'Egun On Euskadi' albistegiko elkarrizketaren tartean, sektoreko enpresak biltzen dituen AFM elkarteko zuzendari nagusiarekin, Xabier Ortuetarekin. Joan den astean 25 urte bete zituen Makina Erremintaren Institutuko presidentea ere bada Ortueta, eta, urtemuga dela eta, Asmaola eraikin berria inauguratu zuten Elgoibarren, eta enpresa txiki eta ertainentzako berrikuntza aplikatuaren estrategia berria aurkeztu zuten.

'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etatik 11:00etara, ETB1en, zuzenean. Estepan Aldamiz-Etxebarriak gidatuta, Xabier Usabiaga ere arituko da albiste kontakizunean. Solasaldirako tartean, berriz, Jagoba Alvarezek, Maite Iturratek eta Luismi Uhartek hartuko dute parte.

uko dute parte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista