Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

'El Conquis' debate saio berezia, Julian Iantzi gonbidatu dela

EiTB.EUS

Juanma saiotik bapatean irten ondoren, anakondek abentura utziko duten argituko dugu saioan. Ezinbestean ikusi beharrekoa izango da, aurtengo erakargarriena, eta Julian Iantzi izango da protagonista.

'El Conquistador del Amazonas' saioko debate berezia izango da gaur, ezinbestean ikusi beharreko saioa eta aurtengo erakargarriena. Lekurekin batera tranpak egiten harrapatu ondoren, saiotik kanporatu zuten Juanma, eta gainerako lehiakideek ere berarekin batera abentura uzteko eginahalak egin zituen. Hortaz, kanpamentuan sortu den egoeraren ondoren, anakondek abentura utziko duten argituko dugu saioan. Badirudi Patxik, Mariak eta Naiarak etxera joateko erabakia hartu dutela jada, nahiz eta ez egon nahastuta Leku eta Juanma modu ilegalean jaten harrapatu zituzten egoera hartan. Ikusiko dugu zer gertatuko den eta egoerak zer norabide hartuko duen lehiaketaren unerik funtsezkoenetakoan.

Gonbidatu oso berezia

Gaurko 'El Conquis' bereziak gonbidatu oso berezia behar zuenez, Julian Iantzi izango da debateko protagonista, eta lehen eskutik kontatuko digu Amazonaseko ohianean nola jazo diren gertakariak. Julianekin batera izango dira, halaber, ohiko tertuliakideak ere: Gotzon Mantuliz, David Seco, Isa Landa, Arantza Garzes, Peio Ruiz Cabestany eta Txapela lehiakide ohia.

Bestetik, 'El Conquistador' saioaren hamabigarren edizioko lehiakide gogokoena izateko lehiatik kanpo nortzuk geldituko diren ere jakingo dugu. Hori guztia Patxi Alonsok aurkeztuta.

'El Conquis' berezia zuzenean izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en 22:30etik aurrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista