Itxi

telebista

22:15ean

'Periodistas, nuevos caminos' erreportaje berezia, gaur gauean, ETB2n

A.E.|EiTB

Dani Alvarezek gidatu duen lanak ETAren ondoren Euskadin sortu den egoera du mintzagai, eta telebistako aurkezleen eta euskal hedabide nagusietako zuzendarien hausnarketa bildu du.

Dani Alvarezek gidatu duen Periodistas, nuevos caminos erreportaje berezia eskainiko du Euskal Telebistako bigarren kateak gaur gauean, 22:15ean. Kazetari-lanak ETAren desagerpenaren ondoren Euskadin sortu den egoera du mintzagai, eta telebistako aurkezleen eta euskal hedabide nagusien zuzendarien hausnarketak bildu ditu.

Jose Gabriel Mujika (El Diario Vasco), Begoña Marañon (SER), Bingen Zupiria (Deia), Pedro Ontoso (El Correo), Martxelo Otamendi (Berria), Adolfo Roldan (Noticias de Gipuzkoa), Iñaki Soto (Gara) eta Edu Barinaga (ETB) zuzendariek euskal komunikabideek iraganean izan duten papera aztertuko dute.

Horiekin batera, Jordi Evole ('Salvados'), Lourdes Maldonado (Antena 3), Manuel Campo Vidal (Rajoy-Sánchez eztabaidaren gidaria), Miguel Ángel Oliver (Cuatro) eta Álvaro López de Goikoetxea (RTVE) telebistako aurpegi ezagunek garai hartan egindako albisteen tratamenduari buruz autokritika egingo dute.

Horrez gain, kontaketa horri etorkizunean heltzeko moduaz arituko dira; belaunaldi berriei bakean bizi den gizarte baten iragan bortitza kontatzeko bide egokiaz, biktimen minaz, bake prozesua bultzatzeko moduaz...

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista