Itxi

telebista

ETB1en eta ETB2n

Hiru euskal arraunlari, gaur, 'BAT To Rio' saioan

A.A. | EiTB

Ander Zabalak, Imanol Garmendiak eta Jon Carazok euren lehen joko olinpikoetan parte hartu nahi dute, eta gogor ari dira prestatzen horretarako.

Ander Zabala, Imanol Garmendia eta Jon Carazo arraunlariak hartuko ditu protagonista gaurko 'BAT To Rio' saioak. Hirurak euren lehenengo jokoak izango direnetan parte hartzeko irrikaz daude; oraindik horretarako aukera badute, eta aste bete barru Brandenburgen jokatuko den Europako Txapelketa ari dira prestatzen buru belarri.

Jon Carazok (Zierbena, 1990), Ander Zabalak (Santurtzi, 1992) eta Imanol Garmendiak (Donostia, 1992) euren ametsik gozoena bete nahi dute aurten, euren lehenengo olinpiar jokoetan parte hartzea. Orio klubeko arraunlariek euren hastapenei buruz hitz egingo dute, baita kirol hitzordurik garrantzitsuenean parte hartzeko piztu zitzaien pasioari buruz ere. Beetzseeko lakuan egun batzuk barru jokatuko duten Europako Txapelketarako deituta egoteak erakusten du sasoiko daudela eta olinpiar jokoetan lehiatzeko aukerak dituztela.

Euskal Herrian tradizio eta ospea duen traineru txapelketa albo batera utzi eta arraunketa olinpikoaren aldeko apustua egin izanaz, eta erabaki horrek maila pertsonalean eskatu dien esfortzuaz mintzatuko dira. Izan ere, hirurek etxetik kanpo denbora asko pasa behar dute, Sevillan entrenatzen. Garmendia eta Zabala pisu arinean aritzen dira, 4-LM delakoan, eta Carazo, 8+M modalitatean.

'BAT to Rio' saioa astero eskaintzen da, larunbatetan, ETB2n, 12:45ean; eta ETB1en, 21:00etan. 15 bat minutuko erreportaje monografikoak dira, Rion parte hartzeko aukera duten euskal kirolariei buruzkoak.

oak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista