Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Korsika-Euskal Selekzioa, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Ajaccion jokatuko den lagunarteko partidaz gain, Giroko 19. etapa eta Berrizko pilota-jaialdia ere izango dira ikusgai.

0:20

Txirrindularitzak, futbolak eta pilotak osatuko dute gaurko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en. Hiru emanaldiak zuzenean izango dira ikusgai.

Italiako Giroko 19. etapa ikusgarria izango da, kategoria bereziko mendate batekin, Agnello, eta lehen mailako beste batekin, Risoul. 15:00etatik aurrera zuzenean jarraitu ahal izango dugu Fermin Aramendiren eta Xabier Usabiagaren kontakizunarekin.

20:00etan futbolari egingo diote tartea, lagun arteko Korsika-Euskal Selekzioa norgehiagoka eskaintzeko. Naxari Altuna eta Juanan Larrañaga izango dira esatariak.

22:00etan, 'ETB Kantxa' saioaren barruan, Berrizko pilota-jaialdia izango da ikusgai. Binakako bi partida jokatuko dira: Arretxe II-Apraiz / Arteaga II-L. Galartza eta Berasaluze II-I. Zabala / Elezkano II-Untoria. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arduratuko dira kontakizunaz.

unaz.

unaz.