telebista
Gaur
Jon Urrestik Soziometroaren eta CISen datuak aztertuko ditu 'En Jake'n
A.E. | EiTB
Fabio Gonzalez, Teresa Toda, Alberto Ayala eta Juan Mari Gastaca izango dira solaserako mahaian.
Jon Urresti soziologoak Eusko Jaurlaritzaren Soziometroaren eta CISen emaitzak aztertuko ditu gaur 'En Jake' saioan. Horrez gain, beste gai batzuen artean, hauteskunde kanpaina eta Eurokopa izango ditu hizpide ETB2ko aktualitate saioak. Paristik, Xabier Madariaga berriemailearekin egingo dute bat. Solaserako mahaian, Fabio Gonzalez, Teresa Toda, Alberto Ayala eta Juan Mari Gastaca batuko dira.
'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:45ean, ETB2n eta eitb.eus-en.