Itxi

telebista

Literatura

Humberto Unzuetari elkarrizketa, 15:00etan, 'Sautrela' saioan

A.E.|EiTB

Zinema kritikari erreparatuko diote erreportajean.

4:39

Aste honetako 'Sautrela'n kazetaritza eta politikari lotutako liburua izango dute eskuartean. Humberto Unzueta kazetariak Langraiz bisean bis liburua argitaratu du, ETArekin apurtu eta hainbat preso eta preso ohik hartutako bidea kontatzen duena. Aljerreko elkarrizketak, Lizarra-Garazi prozesuaren porrota eta 2008tik hona gertatutakoak gogora ekarrita, idazleak ETArekiko kritiko diren preso eta preso ohien gogoetak bildu ditu, horretarako elkarrizketa eta agiriak aurkeztuta. Argitalpenak Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Idazkaritzaren laguntza izan du.

Erreportajean zinema kritikari begira jarriko dira. Dela laztanak, dela zafraldiak emateko, zinema kritikek artikulu andana izan ohi dute berripaperetan. Bada, hain zuzen, testu horien molde literarioa aztertzea du xede erreportajeak. Begoña del Teso eta Gontzal Agote zinema kritikariek emango dute ezaugarrien berri.

Juan Luis Zabalak sailkatzeko aski zaila den liburu bat erreskatatuko du: Anjel Lertxundiren Letrak kalekantoitik. 1996an argitaratutako lan honetan, hizkuntzarekin egiten du jolas Lertxundik, horretarako, hitzak, hitzen jatorria edota bertsoen atzeko istorio txikiak kontatuta.

Hau guztia, ohiko bezala, gaur, 15:00etatik aurrera izango da ikusgai ETB1en.

strong>.