telebista
22:45ean
'Jota Jaialdia Tafallan' izango da ikusgai, gaur, ETB1en
A.H. | EITB
'Oholtzan' saioak Tafallan grabatutako jaialdia eskainiko du 22:45etik aurrera.
Gaur gauean, Tafalla Kulturguneko Felipe Gorriti auditorioan grabatutako jota jaialdia eskainiko du ETB1eko 'Oholtzan saioak, Ilaski Serrranok gidatuta. Escuela de Jotas Hermanas Flamarique eskolako 50 ikasle inguruk parte hartu zuten jaialdian, eta jotak eta kantu herrikoiak abestu zituzten, Rondalla Tafallesa taldearen musikaz lagunduta. Tafallako jota eskola hau 1973an sortu zen eta azken 27 urteetan Carolina Gonzalezek zuzendu du.
'Oholtzan' gaur emitituko da, 22:45etik aurrera, ETB1en.