telebista
15:00etatik aurrera
Frantziako Tourraren 11. etapa, zuzenean, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
A.H. | EITB
Etapak 164 kilometroko ibilbidea izango du Carcasona eta Montpellier artean.
Euskal Telebistak zuzenean bat egingo du gaur Frantziako Tourraren hamaikagarren etaparekin. Carcasona eta Montpellier hirien artean, 164 kilometroko ibilbidea eta laugarren mailako bi mendate izango ditu: Minerve (38. kilometroan) eta Villespassans (57.ean).
Egunero legez, Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, ETB1en eta eitb.eus-en.
us-en.