telebista
22:15etik aurrera
'xXx 2: Estado de emergencia' filma, gaur gauean, ETB2n
Ondoren, Mi novio es un ladrón pelikula izango da ikusgai. Bigarren hau George Gallok zuzendu zuen, eta Antonio Banderas eta Meg Ryan ditu protagonista.
Euskal Telebistako bigarren kateak Lee Tamahoriren xXx 2: Estado de emergencia (xXx2: State of the Union, 2005) filma eskainiko du gaur gauean. Estatubatuetako abenturazko film honek Ice Cube, Samuel L. Jackson eta Willem Dafoe ditu protagonista.
Augustus Gibbons (Jackson) Ameriketako Estatu Batuetako Segurtasun Agentzia Nazionaleko kideak, eraso hilgarri batetik libratu ondoren, hiltzaileak Etxe Zuritik bidalitako talde sekretu bat direla uste du. Auzi hori egiaztatzeko, Gobernuaren atzean dagoen taldea ezagutzera emateko, militar bat bilatzea du helburu; hala ere, Darius Stone (Ice Cube) militarra espetxean dago. Gibbonsek kartzelatik alde egiten lagunduko dio, xXx agente gisa berarekin lan egiteko konbentzitu arte.
xXx 2: Estado de emergencia gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.
Cine 2: Mi novio es un ladrón
Ondoren, 00:15ean, Mi novio es un ladrón (My Mom's New Boyfriend, 2008) pelikula izango da ikusgai. Akzioa eta komedia nagusi dituen film hau George Gallok zuzendu zuen, eta Antonio Banderas, Meg Ryan eta Colin Hanks ditu protagonista.