Itxi

telebista

22:15ean

Montxo Armendarizen 'Obaba', gaur gauean, ETB1en

Bernardo Atxagaren 'Obabakoak' eleberrian oinarritutako lanak misterioa eta gauza arrotzen bilaketa ditu ardatz.

0:25

Gaur, 22:15etik aurrera, Montxo Armendarizen Obaba pelikula izango da ikusgai ETB1en. Zuzendari nafarraren gidaritzapean lan egin zuten bertan Pilar Lopez da Ayala, Juan Diego Botto, Barbara Lennie eta Eduard Fernandez aktoreek, besteak beste. Filmak drama kutsua du, eta Obaba herriko eta bertako herritarren gorabeherak kontatzen ditu.

Lourdes (25 urte) Obabara abiatuko da, motxilan bideo-kamera duela, Obaba eta bertako herritarren egunerokoak grabatzeko asmoz. Obaba ez da, ordea, berak uste bezalakoa. Herritarrak, Merche, Ismael eta Tomas, esaterako, iraganean ainguratuta bizi dira, eta ezin dute aurrera egin.

1998an Espainiako Narratiba Sari Nazionala lortu zuen Bernardo Atxagaren Obabakoak eleberrian oinarrituta dago pelikula.

Ez galdu Obaba filma, gaur, 22:15ean, ETB1en.