telebista
Cine éxito
'Escapada perfecta', gaur, 'Cine éxito'n
Erredakzioa
Milla Jovovich eta Chris Hemsworth dira thriller horretako protagonistak. Ostiralean izango da ikusgai ETB2n, 22:15etik aurrera.
ETBren bigarren kateak Escapada perfecta (2009) filma eskainiko du gaur gauean, Hawaiin grabatutako eta beldur eta intriga ukituak dituen filma. David Twohy du zuzendari, eta Milla Jovovich eta Chris Hemsworth dira protagonista nagusiak, baina Steve Zahn, Timothy Olyphant, Kiele Sanchez, Marley Shelton eta Anthony Ruivivar aktoreek ere paper garrantzitsuak dituzte bertan.
Cliff eta Cydney bikotekide gazte eta abenturazaleak dira. Eztei-bidaian daude Hawaiin, bertako hondartzekin gozatzen, baina paradisua infernu bihurtuko da eta bizirauteko gogor borrokatu beharko dira.
Escapada perfecta gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.

