Itxi

telebista

22:30ean

Erdi Aroko bando-gerren inguruan, gaur, 'Una Historia de Vasconia'n

A.H. | EITB

Alberto Santanak euskal gizartea bitan banatu zuten bando gerra odoltsuen arrazoiak aztertuko ditu.

Erdi Aroko azkeneko urteetan, Euskal Herriko bi familia boteretsuenak bi bandotan antolatu ziren: oñaziarrak eta ganboinoak. Errukirik gabe elkar erasotu zuten, min eta kalte handiena eragiteko asmoarekin, eta euskal gizartea bitan banatzea lortu zuten.

Igandeko 'Una historia de Vasconia' saioak bortizkeria honen arrazoiak aztertuko eta Erdi Aroko udazken odoltsu hartan gertatutakoak azaldu ditu. Alberto Santanerekin batera, Jon Andoni Fernandez de Larrea, Jose Ramon Diaz de Durana eta Juan Manuel Gonzalez Cembellín historialariek ere parte hartuko dute saioan.

'Una Historia de Vasconia' gaur emitituko da, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.

/strong>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista