telebista
16:15ean
'Un plan para enamorarse' komedia erromantikoa, larunbatean, ETB2n
Jarraian, Will Glucken Rumores y mentiras filma eskainiko da. Emma Stone eta Amanda Bynes ditu protagonista pelikula honek.
Larunbat arratsaldean, ETB2k Un plan para enamorarse (Love, Wedding, Marriage, 2011) komedia erromantiko eskainiko du. Dermot Mulrone estatubatuarrak zuzendu zuen, eta Mandy Moore, Kellan Lutz eta Jane Seymour ditu protagonista.
Filmak ezkontza aholkularia den emakume baten istorioa kontatzen du. Ezkonberria da bera ere, eta bere lana, bikoteek elkarren arteko maitasuna indartuz euren harremanaren barrena zoriontasuna aurkitzean datza. Gainerako pertsonei laguntzen saiatzen den bitartean, albiste txar batek hazkaz gora jarriko du guztia: bere gurasoak banatzea erabaki dute.
Un plan para enamorarse filma astelehenean izango da ikusgai, 16:15ean, ETB2n.
Cine aventura: Rumores y mentiras
Jarraian, 15:45ean, Rumores y mentiras (Easy A, 2010) komedia izango da ikusgai. Will Gluck zuzentzen du filma, eta Emma Stone, Amanda Bynes eta Cam Gigandet ditu protagonista.