Itxi

telebista

Audientzia

'Atrápame Si Puedes'ek bere audientzia muga gainditu zuen ostegunean

A.H. | EITB

Patxi Alonsok aurkeztutako lehiaketak % 14,5eko audientzia zatia eta 148.000 ikus-entzule lortu zituen.

Ostegun honetan, 'Atrápame Si Puedes' saioak bere audientzia muga gainditu zuen, % 14,5eko audientzia zatia bereganatuz. Patxi Alonsok aurkeztutako lehiaketaren historiako atalik ikusiena izan zen: 148.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

'Atrápame Si Puedes' lehiaketaren hirugarren denboraldia irailean hasi zen eta ordutik hona, bataz beste, % 11,6ko audientzia zatia eta 124.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.

tua lortu ditu.