telebista
'Oholtzan'
Iruñea Kantuan jaialdia, gaur gauean, ETB1en
A.A. | EiTB
Maria Amolategik eta Anjel Alkainek aurkeztuko dute joan den urriaren 15ean Iruñeko Baluarten ospatutako ekitaldia.
Larunbat honetako 'Oholtzan' saioak joan den urriaren 15ean Baluarte jauregian ospatutako Iruñea Kantuan jaialdia eskainiko du. Maria Amolategik eta Anjel Alkainek gidatutako ekitaldian, honako hauek hartu zuten parte: Maite Itoiz & John Kelly, Laura Latienda & Jaione Olazabal, Estitxu Pinatxo, Juanpa Agirre, Jabier Muguruza, Hiru Soinu taldea, Doneztebeko dantzariak, Paz de Ziganda abesbatza, Ataiz txistulari taldea eta Mendigoiti eta Joakin Lizarraga ikastetxe publikoetako ikasleak. Musikari lanetan aritu ziren, halaber, Txema Garces, Juantxo Zeberio, Joxerra Mitxelena, Franzisko Herrero, Iñaki Dieguez, Iban Larreboure, Dani Conde eta Alfonso Iturria.
Betiko euskal kantuez gozatzeko aukera, larunbat gauean, 22:15ean, ETB1en.