Itxi

telebista

Zinema ETB2n

'El silencio de los corderos', gaur, ETB2n

A.H. | EITB

Jodie Foster eta Anthony Hopkins aktoreak dira bost Oscar sari irabazi zituen thriller honen protagonistak. 22:30ean hasiko da.

Euskal Telebistak El silencio de los corderos pelikula ospetsua eskainiko du gaur gauean. Jonathan Demmek zuzendu zuen bost Oscar sari irabazi zituen thriller hau; eta Jodie Foster eta Anthony Hopkins aktoreak dira protagonistak.

"Buffalo Bill" izeneko hiltzaile bat harrapatzeko, FBIk psikopatian aditua den Clarice Starling kontratatuko du. Bere nagusiaren aginduak betez, Hannibal Lecter psikoanalista eta hiltzailea bisitatzera joango da Clarice, segurtasun handiko kartzela batera. Bilatzen ari diren hiltzaileari buruzko informazioa lortzea izango du helburu.

El silencio de los corderos filma ostiralean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema