telebista
15:00etan
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, gaur, 'Hitzetik Hortzera'n
A.E.|EiTB
Miribillan izandako finalaren laburpen zabala izango da ikusgai, ETB1en.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaren laburpen zabala izango da ikusgai, gaur, ETB1eko 'Hitzetik Hortzera' saioan. Tartean, txapeldunaren hitzak ere jasoko dira.
Honako seikote hau ariko da kantuan Miribilla aretoan: Jone Uria, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia eta Nerea Ibarzabal.

