Itxi

telebista

23:00ean

ETB2ko ¡Feliz Memevieja!' saio bereziak urtezaharrari agur esango dio

A.H. | EITB

Andoni Agirregomezkorta, Iker Galartza, Asier Hormaza, Miriam Cabeza,  Leire Ruiz, Diego Pérez, Humberto Gutierrez, Iñigo Salinero eta Yago Mateo aktoreekin.

ETB2k '¡Feliz Memevieja!' umorezko saioa prestatu du Gabon Zaharrerako. Pausokak ekoiztuta, memeak izango dira saioaren ardatz, internet bidez erraztasunez hedatzen diren irudi eta testu dibertigarriak, hain zuzen ere.

Andoni Agirregomezkorta, Iker Galartza, Asier Hormaza, Miriam Cabeza,  Leire Ruiz, Diego Pérez, Humberto Gutierrez, Iñigo Salinero eta Yago Mateo aktoreek parte hartuko dute umorez eta sketch dibertigarriez osaturiko saio berezian.

Gainera, saioaren aurkezle lanetan, Memeen erregea izango dute: Julio Iglesias. Abeslari ezagunaren parodiak 2016 urteko memerik onenak azalduko ditu, besteak beste, Donald Trump presidentearen inguruko memeak, Brexit-a hizpide hartzen dutenak, 'Juego de tronos' telesaila Euskadin filmatu zuten momentuko memeak, hauteskundeen errepikapenaren ingurukoak eta Donostia 2016 hiritartasunari buruzkoak.

'¡Feliz Memevieja!' gaur eskainiko da, 23:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.

trong>