Itxi

telebista

Ostegunean, 22:30ean

Etxegabeen eguneroko bizitza, 'Equipo de Redacción' saioan

EiTB

Bigarren programak hiru etxegaberen istorioak eskainiko dizkigu eta kalean nola bizitzen den erakutsiko digu.

'Equipo de Redacción' saioa kalean bizi diren pertsonen istorioetan murgilduko da, ostegun honetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Euskadiko etxegabeen inguruko azken ikerketaren arabera, 285 pertsona aurkitu zituen gau bakar batean gure kaleetan lo egiten. Gehiengoak gizonezkoak dira, batez ere atzerritarrak eta familiarik ez dutenak. Gosea eta hotza ez dira euren etsai bakarrak, ezezagunak eragiten dizkieten erasoak eta abusuak ere jasan behar dituzte.

Kazetari taldeak erronka berri bat dauka aste honetan: protagonistek berak irakatsita, etxerik gabe nola bizitzen den erakustea. Erredakzioko lankideek lagunduta, erreportari bakoitza euskal hiriburu batera joango da etxegabeen bila.

Zerk eramaten gaitu kalean bizitzera?, zergatik dira gizonezkoak etxerik gabeko pertsonen gehiengoa?, instituzioek zein laguntza ematen dizkiete?, zergatik batzuek kalea nahiago dute ostatuak baino?, nola irauten dute bizirik?. Galdera hauen eta gehiagoren erantzunak bilatuko ditu 'Equipo de Redacción'ek.

Hainbat etxegabe ezagutzeko aukera izango dugu: Josebak hamar urte daramatza Bilboko autobus geltokiaren ondoan bizitzen; Antonio bere ama hil zenean gelditu zen etxerik gabe; eta Nereak lau seme-alaba ditu eta kalean bizi denetik, beste familia batzuk arduratzen dira euren tutoretzaz. Ostegun honetan, 'Equipo de Redacción'eko kazetariek istorio hauek eta beste batzuk ekarriko dizkigute.

'Equipo de Redacción' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.