Itxi

telebista

Estreinaldia

'The Big C' telesailaren 3. denboraldia, arratsaldean, ETB2n

EiTB

Laura Linney protagonista duen telesail ezaguna 19:45etik aurrera izango da ikusgai.

'The Big C' telesailaren hirugarren denboraldia estreinatuko du gaur ETB2k, eta bi atal izango dira ikusgai, 19:45etik aurrera. Telesailak minbizia antzeman dioten emakume baten eta bere familiaren bizipenak azalduko ditu, tonu umoretsu eta ironikoan. Gaixo dagoela jakitean ohitura batzuk aldatu beharko ditu eta honek bere eguneroko bizitza hobetu du. Laura Linney aktoreak egiten du Cathy Jamison emakume protagonistaren papera.

Lehenengo atalean ('Fina capa de hielo') Cathyk (Laura Linney) kimioterapiarekin jarraitzen du bere senarra Paul (Oliver Platt) bihotzekoaz sendatu ostean. Gainera, Adam (Gabriel Basso) gidatzen ikasteko klaseekin hasiko da eta Andrea (Gabourey Sidibe) Afrikatik itzuliko da. Guzti hori, Cathyren gaixotasunaren inguruko berri onekin eta bere nortasun berriaren sormenarekin bat etorriko da.

Hirugarren denboraldi honetan, aurpegi ezagunak ikusteko aukera izango dugu, Susan Sarandon eta Victor Garber, besteak beste.

Laura Linney protagonista

Laura Linneyk bikain bete du 'The Big C' telesaileko protagonistaren papera, eta horregatik Urrezko Globo saria jaso zuen. Telebistan ez ezik, zinean ere ibilbide luzea du Linneyk. Oscar sarietarako hiru izendapen jaso ditu: You can count on me (2000), Kinsey (2005) eta Savage Family (2008) filmetan egindako lanagatik. Horrez gain, Truman's Show eta Mystic River bezalako maisulanetan parte hartu du. Telebistan, 'John Adams' minisailagatik Emmy saria eta Urrezko Globo saria jaso zituen.

'The Big C' telesaila igandetan izango da ikusgai, 19:45ean, ETB2n.