Itxi

telebista

Zinema, gaur

'Xora' zubereraz egindako lehen film luzea, gaur, 'Zinez' saioan

eitb.eus

Erredakzioa

Peio Cachenautek zuzendutako lanak bizitzaz aspertuta dagoen mutil gazte baten historia kontatzen du. 22:15etik aurrera egongo da ikusgai, ETB1en.

0:20

Peio Cachenautek zuzendutako Xora filma estreinatuko du gaur gauean ETB1ek, 'Zinez' saioaren baitan, 22:15etik aurrera. Zubereraz egin den lehen film luzea da.

Peio Cachenaut zuzendariaren ideia izan arren, Xora filmaren ezaugarrietako bat elkarlana izan dela esan liteke. Batetik, Hebentik elkarte kulturala eta herritarren parte-hartzea izan duelako, eta, bestetik, ekoizpen sisteman zuberotarrak eta bilbotarrak elkartu dituelako. Horrez gain, filmaren bereizgarri nagusia lehen aldiz zubereraz soilik grabatu izana da.

'Xora'k bizitzaz aspertuta dagoen mutil gazte baten historia kontatzen du. Idaztea du gustuko, eta bere erreferentea Hollywood izeneko osaba da. Zinema maite dutenentzat eginiko filma da Xora. Pelikulak ikusle bakoitzari eskaintza ezberdina egin diezaioke, bakoitzak bere irakurketa egin dezake, nahiz eta filma egiterakoan argi eduki duten zer kontatu nahi zuten.