Itxi

telebista

Eztabaida

Rebecak talde berdearen sekretuen berri emango du gaur, 'El Conquis'en

A.H. | EITB

22:30etik aurrera, orain arte ikusi ez diren abenturaren irudiak eskainiko ditu saioak eta talde urdinaren barruan Idoiak bizi duen egoera azalduko du.

Rebeca izango da gaurko 'El Conquis' saioan protagonista. Duelua amaitu ondoren egindako deklarazioekin denak harrituta utzi zituen Rebecak: besteak beste, David Seco kapitainak erabaki garrantzitsuenetan emakumeak alde batera uzten zituela, eta Saioa taldekideak arrantzale batzuen janaria onartu zuela aitortu zuen. Bere taldean gertatutako guztiaren berri emango du Rebecak asteazkeneko 'El Conquis' debatean.

Gainera, aurretik ikusi ez diren abenturaren irudiak eskainiko ditu saioak, dueluaren ostean, David Seco kanpamentura itzultzean gertatu zena azalduko dute, hain zuzen ere. Zein izango da talde berdeak datorren astean jasoko duen zigorra? Halaber, Idoiak talde urdinean bizi duen egoeraren berri jasoko dute ikus-entzuleek. Nor izango da talde honetako kapitaina Marcelok abentura utzi ondoren?

Horrez gain, Isa Landa, Gotzon Mantuliz, Eneko Van Horenbeke, Raul Arribas, Leku eta Marcelo Ferreira solaskideak izango dira saioan, Joseina Etxeberriak musika jarriko du eta Ainhoa Etxebarriak sare sozialetan komentatzen ari denaren berri emango du.

'El Conquis' asteazkenero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.