telebista
22:15ean
Idoia eta Gorrotxa protagonista, gaurko 'El Conquis'en
A.H. | EITB
Gainera, aurretik ikusi ez diren abenturaren irudiak eskainiko ditu saioak, eta asteleheneko dueluaren osteko erreakzioak bilduko ditu.
Gaur gauean, 'El Conquistador del Caribe'ren jarraitzaileek galdu ezineko zita dute ETB2n, Aner Gorrotxategi, Gorrotxa, 'El Conquis' debatean izango baita gonbidatu. Hitzorduan zehar, Patxi Alonsok hainbat galdera egingo dizkio: Zergatik izendatu zuen Rebeca kanporatuta zegoela jakinda? Nola bizi izan zuen Marceloren kanporaketa?
Aste honetako saioan, gainera, dueluaren ondoren, Dennis kanpamendura itzuli zeneko irudiak eskainiko dira, baita David Seco eta Saioa irabazleen itzuleraren irudiak ere. Gainera, datorren asteko atalean, talde urdineko kapitaina nor izango den jakingo dute, eta aurretik ikusi ez diren abenturaren hainbat irudi eskainiko dira.
Horrez gain, Idoia izango dute asteazkeneko bigarren protagonista. Bero-bero etorriko da nafarra. Inmunitate proba jokatu aurretik utzi zuen Idoiak abentura, eta Miramongo platora etorriko da bizitako egoera polemikoak azaltzera. Bertan, Marcelo Ferreira, Angela eta Coral lehiakideak izango ditu aurrez aurre.
Talde urdineko hiru partaideez gain, Isa Landa, Gotzon Mantuliz, Eneko Van Horenbeke eta Raul Arribas solaskideak ere izango dira saioan. Gainera, Joseina Etxeberriak musikarekin girotuko du debatea, eta Ainhoa Etxebarriak, bere aldetik, sare sozialetan gertatzen denaren berri emango du.
'El Conquis' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.