telebista
Teleserie
Victoria Amerikara iritsiko da gaurko 'La Esclava Blanca' saioan
A.H. | EITB
Santa Martara itzultzean, bere familia-kideek urteetan zehar izan duten esklabotza bizitza latzaren berri jasoko du.
ETB2k 'La Esclava Blanca' telesail kolonbiarraren bi atal berri eskainiko ditu gaur. Maitasuna eta esklabutza hizpide hartzen dituen istorio hunkigarria da eta XIX. mende hasieran, Kolonbiako Karibe aldeko kolonietan girotuta dago.
Aste honetan, markesa baten identitatea hartuko du Victoriak eta Remediosen laguntzarekin, Amerikara bidaia egingo du. Bitartean, Santa Martako Etxean Nicolas Parreñoren emaztegaiaren iritsiera prestatzen hasiko dira, eta esklaboen gaineko errepresioa geroz eta gogorragoa izango da.
Victoria eta Nicolas Parreñoren arteko ezkontza laster ospatuko da, eta Kolonbiara iritsi bezain laster, bere senargaiaren etxeko bizimodura moldatzen hasiko da Victoria. Gainera, denborak eta esklabotzak bere haurtzaroko familia eta lagunen bizitzan izan duen eragina ikusiko du.
'La Esclava Blanca' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.